| San Migel Excelsis santutegia
Aralar mendilerroaren tontorren artean, Uharte Arakilgo
mugaren barnean, Nafarroako izpiritualtasun gunerik
antzinenetakoa eta sustraituenetariko bat da. Bere eliza,
erromanikoko altxor bat dena, XII. mendeko urregintza
europearraren maisulana, esmaltez osatutako frontal
ikusgarria gordetzen du. San Migelen irudi titularra,
urrez estalitako zilarrez jantzia, herri, eliza eta
erakunde askori, Berri Ona ematera, irteten da urtero.
Santutegiko ateak irekiak daude beti,
debozioz, artez, elezaharrez eta historiaz beterik dagoen
leku zoragarri honetan, erromesak eta bisitariak eskuzabaltasunez
hartzeko. |